Ingelesezko udalekuak

Zein da Summer Fun kanpamentuen helburua?

Astero, haurrak abentura berri batean murgiltzen dira. Hainbat jardueraren bidez, ingelesean murgiltzen dira, ulermen orokorra hobetzeko. Lehen pertsonan eta ingelesez bizi dituzten istorioei esker, egitura eta lexiko berriak finkatu eta barneratzen dituzte.

Beren ezagutzak testuinguru ludiko batean praktikan jartzeak ikaskuntza bermatzen du, eta dibertsioa ziurtatzen.

Zer dira kanpamentu hauek?

Haurrentzako ingelesezko hiri-kanpamentu hauek Kids&Us zentroetatik kanpoko instalazioetan egiten dira, ikastetxeetan edo kirol-zentroetan, goizez eta arratsaldez. Astero jarduera hauek egiten ditugu:

Storytime
Gure talde pedagogikoak landutako ipuinak, adin-tarte bakoitzera eta aste bakoitzean lantzen den gaira egokituak.
Crafts
Asteko gaiarekin lotuta, eskulanak egingo ditugu (maskarak, mozorroak, animalien irudiak... eta askoz gehiago!).
Songs
Gaiaren inguruan sortu diren abesti edo konposizio propioak, abesteko eta dantzatzeko pentsatuak!
Staff Performance
Gure monitoreak agertokira igotzen dira. Mozorrotu, eta antzezpen bat egiten dute haurren aurrean. Haurrek oso ondo betetzen dute jarraitzaile-rola.
Structured Play
Taldea kohesionatzeko pentsatutako jolasak eta psikomotrizitate-jarduerak.
Free Play
Jolas libreko unea, haurrek beren irudimena martxan jar dezaten eta beren artean harremanetan jar daitezen.
Lunchtime
Bazkaltzeko ordua aukera paregabea da haurrek jarduera horrekin lotutako lexikoa eta esamoldeak ikas ditzaten.
Day Trips
Astero egiten ditugu ihesaldiak!
Eta ostiraletan... ¡Party Time!
Aste tematikoa amaitzean, familiei ateak zabalduko dizkiegu, beren seme-alabek Kids&Us-eko hiri-kanpamentuetan ikasi duten guztia ikustera etor daitezen.

Ingelesezko hiri-kanpamentuei buruzko oinarrizko informazioa

 

  • Adina: 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
  • Taldeen banaketa: gehienez 10 haur talde eta irakasle bakoitzeko. Adin-tarteen arabera bereizita (3-4 urte, 5-6 urte, 7-9 urte eta 10-12 urte).
  • Egutegia: udako oporraldiak.
  • Jardueraren iraupena: oro har, 09:00etatik 17:00etara. Zentro bakoitzarekin kontsultatu behar da.
  • Summer Fun bakoitzean kanpamentu-koordinatzaile bat dugu.

Hemen duzu informazio gehiago: www.kidsandussummerfun.com

 

 

Horrelakoak dira Summer Fun kanpamentuak!

Nueva llamada a la acción

Oporretako kanpamentu gehiago

English&Fun

Kirol-kanpamentua ingelesez 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.

Fun Day

Jardunaldi ludikoa ingelesez 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat.

Interesatuko zaizu, ziur

Gure ikastaroak

Mundua ikusteko eta ulertzeko irudimen handiko modu ireki bat

Informazio gehiago

Gure metodoa

Haurrek ingelesa ikasteko metodorik onena

Informazio gehiago

Gure metodoa

Haurrek ingelesa ikasteko metodorik onena

Informazio gehiago