Gure ikastaroak
Mundua ikusteko eta ulertzeko irudimen handiko modu ireki bat
Informazio gehiagoKids&Us-eko talde pedagogikoak kontu handiz diseinatu du gure kanpamentuen egunerokoa, haurrek ingelesa ikasiko dutela ziurtatzeko planifikatutako jarduerez gozatzen duten bitartean. Ingelesezko lexikoa aberastu eta egitura berriak ikasteaz gain, balio garrantzitsuak landuko ditugu, hala nola tolerantzia, errespetua eta bizikidetza.
Ingelesa Kids&Us-en Natural English metodologiarekin ikasten jarraitzen dugu!
Egunero, gure bidaia-koadernoekin lan egiten dugu, eta ordubete ematen dugu ingelesa hobetzen, begirale bakoitzarekin modu indibidualizatuagoan. Gainera, 24 orduko bizikidetzak aukera ematen die haurrei ingeles natural baten barruan jarduteko eta eguneroko ohiko esamoldeak lantzeko.
Kids&Us-en segurtasun- eta higiene-protokolo berriak aplikatu ditugu, eta gure jarduerak egokitu, osasun-agintariek ezarritako neurri guztiak betetzen direla bermatzeko.
Harremanetan gaude hurbilen ditugun osasun-zentroekin. Jakina, familiari deituko diogu egoeraren berri izan dezan.
Begiraleek ingelesez bakarrik hitz egin dezakete eta, haurrek ez dakite haiek beste hizkuntzaren bat hitz egiten edo ulertzen duten. Hala ere, kanpamentuetako zuzendariak euskaraz edo gaztelaniaz hitz egin ahal izango du. Hark bitartekari-lanak egingo ditu beharrezkoa den orotan.
Haur bakoitzaren adinaren eta ingeles-mailaren arabera. Gainera, ahal den guztietan, kontuan hartuko dugu lagunik baduen, zeinarekin esperientzia hori partekatu nahi duen.
Aste tematikoak ingelesez 3 eta 10 urte bitarteko haurrentzat