Gure ikastaroak
Mundua ikusteko eta ulertzeko modu ireki eta irudimentsu bat.
Informazio gehiagoEgoera ezagunak berreginez, 3 urtetik 8ra bitarteko haurrek ingelesa modu naturalean ikasten dute. Sam, Emma, Oliver, Marcia, Pam&Paul eta Ben&Brendaren istorioek beren irudimena pizten dute eta ikasten jarraitzeko jakin-mina eragiten diete.
3 urtetik aurrerako umeentzat.
Ikastaroaren helburua: Samen eskutik, txikiek beren ingurunea arakatu eta autonomia gehiago lortzen dute, bai ikasgelan prestatzen ditugun jarduerak bai kanpokoak egiteko (adibidez, komunera joateko edo jaka janzteko). Aukera bakoitza ingelesez hitz egiteko aitzakia ona da.
Eskolaren iraupena: 60 minutu, astean behin.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Etxean: haurtzaroan ingelesa modu eraginkorrean ikasteko, etxean hizkuntzari denbora eskaini behar zaio. Horregatik, audio-pista bat sortu dugu, egunero entzuteko.
4 urtetik aurrerako umeentzat.
Ikastaroaren helburua: Emmarekin, ingelesa ohitura bihurtuko da. Abestien bitartez, haurrek ingelesaren intonazioa eta erritmoa praktikatuko dituzte. Ipuinak eta audio-liburuak ere oso lagungarriak dira esamolde berriak deskubritzeko.
Eskolaren iraupena: 60 minutu, astean behin.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Etxean: haurtzaroan ingelesa modu eraginkorrean ikasteko, etxean hizkuntzari denbora eskaini behar zaio. Horregatik, audio-pista bat sortu dugu, egunero entzuteko.
5 urtetik aurrerako umeentzat.
Ikastaroaren helburua: Oliverrek bizitzen dituen istorioen bidez –adibidez, hortz bat erortzea, gaixotzea edo aitatxori eta amatxori etxean lagundu nahi izatea–, haurrak lehenaldi sinpleko eta orainaldi jarraituko egiturak ezagutzen hasiko dira.
Eskolaren iraupena: 60 minutu, astean behin.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Etxean: haurtzaroan ingelesa modu eraginkorrean ikasteko, etxean hizkuntzari denbora eskaini behar zaio. Horregatik, audio-pista bat sortu dugu, egunero entzuteko.
6 urtetik aurrerako umeentzat.
Ikastaroaren helburua: Marciak botere magikoak ditu eta ikastaro honetako haurren laguna izango da. Ezohiko egoeren bitartez, aditz irregularrak eta laguntzaileak erabiltzen ikasiko dute. Horrez gain, denborarekin lotutako kontzeptuak hobeto ulertzen hasiko dira (adibidez, today, yesterday, tomorrow edo last week).
Eskolaren iraupena: 60 minutu, astean behin.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Etxean: haurtzaroan ingelesa modu eraginkorrean ikasteko, etxean hizkuntzari denbora eskaini behar zaio. Horregatik, audio-pista bat sortu dugu, egunero entzuteko.
7 urtetik aurrerako umeentzat.
Ikastaroaren helburua: Pam&Paul biki bihurriek haurren irudimena askaraziko dute, fantasia egunerokotasunarekin nahasten duten istorioen bitartez. Ikastaro honetan, to be aditza landuko dugu, baiezkoan eta ezezkoan. Ikasleek beren burua aurkezteko esaera komunak ulertu eta argiago erabiliko dituzte.
Eskolaren iraupena: 60 minutu, astean behin.
Talde txikiak: ikasgela bakoitzean gehienez ere 8 ikasle daude.
Etxean: haurtzaroan ingelesa modu eraginkorrean ikasteko, etxean hizkuntzari denbora eskaini behar zaio. Horregatik, audio-pista bat sortu dugu, egunero entzuteko.
8 urtetik aurrerako umeentzat.
Ikastaroaren helburua: ikastaro honetan, eskoletan lantzen dugun ingelesezko ahozko elkarrekintzari idazketa gehituko diogu, eta, pixkanaka, haurrek irakurmena-idazmena eskuratuko dituzte. Ben&Brendarekin, irakurmena hobetzen lagunduko dieten abentura berriak izango dituzte, formatu erakargarrian.
Eskolaren iraupena: 90 minutu, astean behin.