ERANSKINA: KONTRATAZIO-BALDINTZA OROKORRAK

1.    APLIKAZIO-EREMUA

1.1    Kontratazio-baldintza orokorrak («baldintza orokorrak») Kids&Us zentroa ustiatzen duen sozietatearen («hornitzailea») eta bezeroaren artean ingelesa irakasteko zerbitzuak emateari aplikatzekoak dira, eta une oro hornitzailearen eta bezeroaren artean (biak batera, «alderdiak») indarrean dauden baldintza partikularretan identifikatuta egongo dira.

1.2    Baldintza orokor hauetan aurreikusitako ondorioetarako:
a.    «Baldintza partikularrak» matrikula-kontratuaren parte dira (matrikula-kontratua 5. atalean definitzen den moduan)
b.    «Bezeroa» da hornitzailearen zerbitzuak kontratatzen dituen pertsona. Zerbitzu horiek bere izenean edo bere tutoretzapeko edo guraso-ahalpeko adingabe baten izenean eta hura ordezkatuz kontratatzen ditu. Bezeroak ezin ditu zerbitzu horiek hirugarrenen esku utzi, eta ezin ditu bezeroa edo zentroan ikasle gisa inskribatuta dagoen tutoretzapeko edo guraso-ahalpeko adingabea ez den beste inork erabili.
c.    «Zerbitzuak» dira Kids&Us-en sistemaren arabera ingelesa irakasteko ematen diren zerbitzuak, bezero batek unean-unean kontratatzen dituenak baldintza partikularren araberako irismenarekin, eta betiere hornitzaileak eman behar dituenak, matrikula-kontratu honen arabera. 
d.    «Kontratua» baldintza partikularrek, baldintza orokorrek, berezko baldintzek, My Way-ren baldintzek, osasun-adierazpenak eta Alfa txartelak osatzen dute.
e.    «Mousy» dira Kids&Us metodologiaren lehen ikastaroko urtebetetik gorako ikasleak.
f.    «Linda» dira Kids&Us metodologiaren lehen ikastaroko bi urtetik gorako ikasleak.

1.3    Kontraesanik bada, baldintza partikularrak gailenduko dira baldintza orokorren eta berezko baldintzen gainetik eta, era berean, baldintza orokorrak berezko baldintzen gainetik.

1.4    Baldintza orokor hauek onartzeak (dela horiek sinatuz, dela matrikula-kontratua sinatuz) hauek dakartza:
a.    Bezeroak hemen azaldutakoa irakurri, ulertu eta onartzen duela, eta, izan ditzakeen zalantzak argitzeko, hornitzaileari behar diren galderak egiteko aukera izan duela. 
b.    Bezeroa kontratatzeko gaitasuna duen pertsona bat dela.
c.    Bezeroak kontratuan agertzen diren betebeharrak bere gain hartzen dituela.

1.5    Baldintza orokorrak aldatu ahal izango dira, adibidez, lege-, arau-, segurtasun- edo merkataritza-arrazoiengatik, betiere proposatutako aldaketak bezeroari igorri ondoren hark bere borondatez eta inolako eragozpenik gabe onartzen baditu. Baimen hori onartu dela ulertuko da, baldin eta hogeita hamar (30) egun natural igarotzen badira bezeroari entregatzen zaizkionetik (hartu-agiriarekin) edo bezeroari hornitzailearen webgunean (https://www.kidsandus.es/eu) daudela idatziz jakinarazten zaionetik, hark ez badu idatziz adierazten aldaketa horiek sartzearen aurka dagoela.

2.    ZERBITZUAK

2.1    Kontratua onartu aurretik, bezeroari honako alderdi hauen berri eman zaio mezu elektroniko baten bidez edo paperezko euskarrian entregatuz:
i.    Eskainitako ikastaroen katalogo osoa, ikastaroen funtsezko ezaugarriak eta helburuak, iraupena eta orduak, eta Kids&Us metodoan oinarritutako irakaskuntza-sistemaren ezaugarri nagusiak. 
ii.    Hornitzailearen identifikazio-datuak (bere kontura jarduten duela berariaz adierazita), bai eta zerbitzuak emateko erabiliko den zentroarenak ere. 
iii.    Bezeroari interesatzen zaion ikastaroaren prezioa, zerga eta tasa guztiak barne, bai eta materialen kostua ere (baldintza hori  atalean definitzen den bezala) (guztia batera, «prezioa»), bezeroak nahitaez hartu beharko duena bere gain eta ikastaroa egiteko beharrezkoa dena, Kids&Us irakaskuntza-metodoari datxekiolako, bai eta ordaintzeko baldintzak eta modua ere. 
iv.    Hornitzaileak, antolaketarako kontuak direla eta, ikasturte bakoitza hasi aurretik zenbat matrikulazio egongo diren jakin behar duela, eta, beraz, urtero matrikulazioen prozedura egiten dela modu telematikoan.
v.    Bezeroak atzera egiteko eskubidea duela, 3. ataletik ondorioztatzen den moduan. 
vi.    Baldintza orokor hauen edukia, bezeroari horiei buruzko galderak egiteko aukera eskainita.

2.2    Zerbitzuak matrikula-kontratuan zehaztutako zentroan emango dira.

2.3    Eskolen ordutegiak eta iraupena, ikastaroaren arabera: 
a.    Babies (Mousy-Linda): Babies ikastaroetako eskolen iraupena 45 minutukoa izango da, astean behin. Eskolan ikasle bakarra izanez gero, eskolak 30 minutu iraungo ditu. Izan ere, arreta osoa ikasle horretan jarriko denez, haren adinaren araberako kontzentrazio-gaitasunera egokitu behar da denbora. Kanpoko zentroetako Babies ikastaroetako eskolen kasuan, iraupena 30 minutukoa izango da.
b.    Kids (Sametik Pam&Paulera): Sametik Pam&Paulera bitarteko ikastaroetako eskolen iraupena 60 minutukoa izango da, astean behin.
c.    Ben&Brenda: Ben&Brenda ikastaroetako eskolen iraupena 90 minutukoa izango da, astean behin.
d.    Tweens 1 eta 2: Animal Planet ikastaroetako eskolen iraupena 60 minutukoa izango da, astean bitan.
e.    Tweens 3tik Teens 4ra: Fairy Tales, Mysteries eta The Future ikastaroetako eskolen iraupena 90 minutukoa izango da, astean bitan.
f.    Teens 5etik Teens 6ra: Subscription ikastaroetako eskolen iraupena aukeratutako modalitatearen araberakoa izango da: 90 minutu, astean bitan; edo, 90 minutu, astean behin. 
g.    One-to-one (ikasle bakarra) eskolen kasuan, eskolen iraupena desberdina izan daiteke, zentroak horretarako ezarritako programaren arabera.

2.4    Kids&Us ikaskuntza-metodologiari jarraitzen ez dioten eskolen kasuan, ordutegia, eskolen iraupena, ikasleen kopurua, ikastaroaren hasiera- eta amaiera-data edo erabilitako materiala desberdinak izan daitezke zentroaren arabera.

2.5    Eskolen ordutegi zehatza baldintza partikularretan agertzen dena izango da eta, beraz, desberdina izan daiteke ikasturte bakoitzean, aukeratutako ikastaroaren eta une bakoitzean erabilgarri egon daitekeen ikastaro bakoitzari esleitutako ikasleen kopuruaren arabera.

2.6    Ikastaroa, oro har, urte natural bakoitzeko irailean hasiko da, eta hurrengo urteko ekainean amaituko da. Eskola egunen data eta ordutegia zehatzak zentroak jakinaraziko ditu.

2.7    Eskola-egutegian markatutako eskoletara bertaratu ezin izan diren ikasleek, arrazoia edozein izan dela ere, ezingo dituzte horiek berreskuratu.

2.8    Babies ikastaroan, gehienez ere bost (5) ikasle izango dira ikasgelako, eta zortzi (8) gainerako ikastaroetan. Kanpoko zentroetan ematen diren Babies eskolen kasuan, gehienez zortzi (8) ikasle egongo dira taldeko. Ikastaroa hasten denetik hilabete igaro ondoren ikasgela bakoitzean dagoen ikasle kopurua hiru (3) edo txikiagoa bada eta ez badago ikasle horiek har ditzakeen beste talderik, hornitzaileak taldea desegiteko eskubidea izango du, eta, kasu horretan, bezeroari epe horretan matrikula gisa ordaindu duen edozein kopuru itzuliko zaio, 2.11 atalean aipatzen diren materialen kostua barne.

2.9    Birmatrikulatze-aldian, hornitzaileak taldeen osaera aldatzeko eskubidea izango du, behin betikoa izan arte. Behin betikoa denean, postaz baieztatuko zaio bezeroari.

2.10    Mousy ikastaroko ikasleak adin nagusiko pertsona batez lagunduta egongo dira ikastaro osoan. Aldiz, Linda ikastaroko bost (5) ikasleak hasierako hilabeteetan soilik egongo dira adin nagusiko pertsona batek lagunduta. Kanpoko zentroetan ematen diren eskoletan, ikasleekin batera ez da heldurik egongo.

2.11    Irakasleek ikastaroak emateko titulazio akademiko edo kualifikazio profesional egokia dute. Zerbitzuak kontratatzeko matrikula-kontratu hau onartzen bada, ulertuko da bezeroak badakiela eta onartzen duela zerbitzu horiek Kids&Us-en irakaskuntza ez-arautuaren metodoan oinarritzen direla. Metodo horrekin, ikaslea zentrora bertaratuko da eta hezkuntza-material propioak («materialak») erabiliko ditu. Material horien kostua bezeroak hartuko du bere gain, material hori ikastaro bakoitzeko beharretara egokitzeari kalterik egin gabe.
Materialak desberdinak izango dira etapa bakoitzaren arabera, eta edukia formatu fisikoan eta digitalean jasoko dute. Horiek ikasleei Kids&Us zentroetako ikasgelan hasi eta hortik kanpo osatzen den esperientzia globala eskaintzeko sortu dira. Ikastaro bakoitzeko materialak zentroak jakinaraziko ditu ikasturte hasieran, «materialen katalogoaren» bidez.

2.12    Zerbitzuak irakaskuntza ez-araututzat hartzen dira, eta, hori dela eta, hornitzaileak eman ditzakeen diplomak edo ziurtagiriak ez dira ofizialak. Hornitzaileak nazioartean onartzen diren diplomak eskuratzeko azterketetarako prestatzen ditu ikasleak, hala nahi izanez gero. Diploma lortzeko eskubideen prezioa hornitzaileak eskainitako ikastaroen prezioan sartuko da, hornitzaileak berariaz hala adierazten badu.

3.    UKO EGITEKO ESKUBIDEA

3.1.    Bezeroak zerbitzuei uko egiteko eskubidea izango du baldintza partikularrak sinatzen direnetik hamalau (14) egun naturaleko epean, arrazoia adierazi behar izan gabe eta kostuak ordaindu behar izan gabe. Bezeroak uko egiteko eskubidea erabiltzen badu, hornitzaileak bezeroak ordaindutako zenbateko guztiak itzuli beharko dizkio, bezeroak hasierako transakziorako erabilitako ordainketa-bide bera erabiliz. Materialei dagozkien zenbatekoak material fisikoak itzuli ostean soilik itzuliko dira, eta erabili gabe badaude bakarrik onartuko dira.

3.2.    Atal honetan arautzen den uko egiteko eskubidea edozein bitarteko idatziren bidez baliatu ahal izango da, eta bezeroak alde bakarretik egiten badu, hornitzaileak atzerapenik gabe jakinarazi beharko dio, euskarri iraunkor baten bidez, uko egitearen jasotze-agiria jaso duela.

4.    PREZIOA

4.1.    Bezeroak honako kontzeptu hauek ordainduko ditu zerbitzuengatik, eta horien zenbatekoa eta ordainketa-baldintzak baldintza partikularretan une bakoitzean (herrialdean indarrean dagoen legezko erabilerako monetan adierazita) jasotzen direnak izango dira:
a.    Matrikula, dagokionaren arabera.
b.    Ikastaroaren prezioa, dagokionaren arabera.
c.    Materialak.
d.    Zergak, indarrean dagoen legediaren arabera aplikagarriak direnak.

4.2.    Baldintza partikularrek beste zerbait adierazi ezean:
a.    Matrikularen zenbatekoa matrikula-kontratua sinatu ondoren ordainduko da.
b.    Materialen zenbatekoa matrikula-kontratua sinatu ondoren ordainduko da, ikaslea ikastaroan benetan noiz hasten den kontuan hartu gabe.
c.    Prezioa, baldintza partikularretatik aterako dena, oroharrekoa da, eta, beraz, ikastaroari lotutako ezaugarriak kontuan hartuta kalkulatuko da, eta alderdien artean itundutako aldizkako ordainketek ez dituzte aldi jakin horri dagozkion eskola-orduak ordainduko. Beraz, edozein arrazoi dela medio (jaieguna, gaixotasuna, ezinbesteko kasua edo beste edozein kausa), bezeroak ez badu jasotzen prezioaren aldizkako ordainketaren bati dagokion eskola-orduen kopurua, ez du ordu horiei dagokiena jasotzeko eskubiderik izango, ez eta eskola horiek berreskuratzeko eskubiderik ere.
d.    Kasu bakoitzean aplikatu beharreko zergak indarreko araudian aurreikusitako moduan ordainduko dira.

4.3.    Hornitzailea 2.8 eta 3. ataletan aurreikusitako kasuetan bakarrik egongo da matrikula eta materiala itzultzera behartuta. Aplikatzekoa den araudian xedatutakoari ezertan kalterik egin gabe, hornitzaileak ez du matrikularen edo materialaren zenbatekoa itzuli beharrik izango bestelako ezein kasutan. Bereziki, bezeroak ulertzen eta onartzen du ikastaroa uzteak, arrazoia edozein izanik ere, edo bezeroak hornitzailearekiko duen harremana amaitzeak zenbateko horiek galtzea dakarrela.

4.4.    Bezeroak zerbitzuen kontraprestazioan sartzen den zenbatekoren baten ordainketa helbideratu badu eta ordainagiriren bat itzultzen bada, bezeroak bere gain hartuko ditu inguruabar horri lotutako kostu guztiak, hornitzailearentzako kaltegabetasun osoz.

4.5.    Edozein deskontu, prezio-murrizketa eta/edo bestelako beherapen egiteko, alderdiek aldez aurretik eta idatziz adostu beharko dute.

4.6.    Matrikula eta ikastaroak pertsonalak eta besterenezinak dira eta, beraz, matrikula-kontratuan identifikatutako ikaslea ez den beste inor ezingo da joan bezeroak kontratatutako ikastaroetara.

5.    MATRIKULA-KONTRATUA

5.1.    Hasiera batean, bezeroak kontratatuko ditu zerbitzuak, dagokion matrikula-kontratua («matrikula-kontratua») sinatuta. Idatziz formalizatuko da, posta elektronikoaren bidez. Matrikula-kontratu bakoitzean honako hauek jaso beharko dira, gutxienez: 
a.    Bezeroaren eta zerbitzuak kontratatzen dituen ikaslearen identifikazioa, bai eta bezeroaren eta ikaslearen arteko harremana eta, hala badagokio, harekiko duen guraso-ahala edo tutoretzaren egiaztapena. 
b.    Eskatutako zerbitzuak, intereseko ikastaroa adierazita eta haren xehetasunak eta ezaugarriak adierazita.
c.    Zerbitzuen kontraprestazioa.
d.    Berariaz aipatzea bezeroak baldintza orokorrak berrikusi dituela, hornitzaileak bezeroari kontsultak egiteko aukera eskaintzen diola, eta, horrez gain, bezeroak baldintza orokorrak berariaz onartzen dituela, hala badagokio, 1.4 atalean aipatzen den kontratu aurreko informazioa eskuratu duela.
e.    Bezeroak hurrengo ikastaroetarako informazioa eta birmatrikulazio-prozesuko formularioak posta elektronikoz, hornitzailearen webgunean horretarako sortu den gunean edo alderdien artean hitzartutako beste edozein bitartekoren bidez jasotzeko ematen duen baimena. Ikastaro horiek urrutitik kontratatu ahal izango dira, eta baldintza orokor hauek aplikatuko zaizkie.
f.    «Alfa txartela» izeneko dokumentuan, bezeroak bere datu pertsonalak, ahotsa eta irudia tratatzeko ematen duen baimena, bai eta eremu horretan dituen eskubideak eta horiek erabiltzeko moduaren adierazpena ere, eta tratamendu horren arduradunen identifikazioa.

5.2.    Matrikula-kontratua ez da loteslea izango alderdientzat, hornitzaileak onartu eta bezeroari posta elektronikoz edo matrikula-kontratua («onarpena») bidaltzeko metodo berari jarraituta bidaltzen zaion arte. Data horretatik aurrera, alderdien arteko harremana hasitzat joko da. 
Hornitzaileak bezeroari onarpena bidaltzeari inolako kalterik egin gabe, hornitzailea behartuta dago matrikula-kontratuaren eta haren onarpenaren kopia digitalizatu bat zentroan gordetzera, egindako kontratazioaren froga gisa.

5.3.    Hornitzaileak ez du ezein matrikula-kontratu onartzeko inolako betebeharrik, eta, beraz, hari uko egiteko eskubidea du, eta horren ondorioz ez zaio inolako erantzukizunik sortuko hornitzaileari.

6.    BIRMATRIKULAZIOAK

6.1.    Urtero, ikasturtea amaitu baino lehen (martxotik maiatzera bitartean, gutxi gorabehera), hornitzaileak jakinarazpen bat igorriko dio bezeroari posta elektronikoz. Bertan, hurrengo ikasturteari buruzko informazioa emango da, 2.1 atalean jasotzen dena («birmatrikulazioaren jakinarazpena»). Horrez gain:
a.    Ikasturte berrirako birmatrikula («birmatrikula») egiteko aukera, zentrora bertaratuta ez ezik, urrutitik, bitarteko elektronikoen bidez, matrikula-kontratua betez.
b.    Honako hauek berariaz aipatzea:
i.    Matrikula-kontratua beteta itzultzeak esan nahi du, zentroak hura onartzen duenean, bezeroak ordaindu egin beharko duela ikasturte berriko kontraprestazioa, baldintza partikularretan adierazten den moduan, eta baldintza orokorrak onartuko direla.
ii.    Hornitzaileak matrikula-kontratua onartu ondoren, matrikula-kontratuaren baldintzen arabera arautuko da alderdien arteko harremana, kontratatutako ikastaroa amaitu arte.
iii.    Hornitzaileak bere onarpena bidaliko dio bezeroari, euskarri iraunkor baten bidez artxibatzeko.
iv.    6.1 atalean aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta hornitzaileak bezeroari matrikula-kontratuaren onarpena bidaltzeari inolako kalterik egin gabe, hornitzailea behartuta dago bezeroaren matrikula-kontratuaren eta hornitzailearen onarpenaren kopia digitalizatu bat zentroan gordetzera, egindako kontratazioaren froga gisa.

6.2.    Birmatrikulazioari unean-unean indarrean dagoen bitarteko elektronikoen bidezko urrutiko kontratuen erregulazioa aplikatuko zaio.

7.    ERREKLAMAZIOAK

7.1.    Bezeroak zerbitzuekin lotutako edozein erreklamazio egin ahal izango du zentroan eskura dituen erreklamazio-orrien bidez.

7.2.    Araudi nazional aplikagarrian xedatutakoaren arabera, jakinarazten da bezeroak, hala badagokio, zerbitzuak behar bezala ez emateari buruzko erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duela, kontsumitzaileekin edo erakunde eskudun baliokidearekin auziak modu alternatiboan ebazteko plataforman, legez aurreikusitako kasuetan, eta hornitzailea ez dagoela bertan parte hartzera behartuta.

8.    KALTEENGATIKO ERANTZUKIZUNA

8.1.    Hornitzaileak bere gain hartzen du zerbitzuen gaineko erantzukizun osoa, eta bezeroaren aurrean erantzungo du, hornitzaileari edo haren profesional edo enplegatuei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik, haietako edozeinen doloagatik edo erru larriagatik sortutako kalteengatik. Kasu horietatik kanpo, hornitzailearen erantzukizuna, zeina bezeroari benetan eragindako zuzeneko kalteengatik bakarrik izango den (eta beraz, lortu gabeko irabazia edo izen onari egindako kalteak kanpo daude), zerbitzuen kontraprestazioan bezeroarengandik jaso dituen zenbatekoetara mugatuko da.

8.2.    Hornitzailea ez da, inola ere, bezeroak informazioa faltsutzearen, ezkutatzearen edo beste edozein jokabide izatearen ondorioz sortutako kalteen (osorik edo zati batean) erantzule izango, baldin eta kalte horiek dolozkoak edo zabarrak badira, ez badira fede onaren printzipioen arabera egin, edo bezeroaren arrazoizko kontroletik kanpo dauden arrazoiengatik gertatzen badira.

8.3.    Hornitzaileak bezeroarekiko duen erantzukizuna, zerbitzuei dagokienez, bezeroak erreklamazioa idatziz bidaltzearen baldintzapean dago. Bertan, erreklamazioaren izaera eta erreklamatutako zenbatekoa behar bezala zehaztu beharko ditu, doloaren kasuan izan ezik, ezen legez ezarritako preskripzio-epea aplikatuko baitzaio.

8.4.    Hornitzaileak bezeroarekiko bakarrik izango du erantzukizuna, halakorik bada. Hornitzaileak ez du izango hirugarrenei sor dakizkiekeen kalteen erantzukizunik.

9.    MY WAY

9.1.    Hornitzaileak ikaslearen eskura jartzen duen hezkuntza-aplikazioa da. My Way-k, ikasgelan egindako lana osatzeaz gainera, ikasteko ibilbide pertsonalizatuak eskaintzen ditu, ikasle bakoitzak ikastaroaren komunikazio-helburuak lortzen dituela ziurtatzeko.

9.2.    Ikasleak My Way erabili ahal izateko eta, hortaz, zerbitzu horretaz disfrutatzeko, My Way-ren erabiltzailea izan behar du. Horretarako, bezeroak aplikazioaren baldintzak onartu behar ditu; matrikula-kontratuan, «My Way-ren baldintzak» gisa jaso dira.

10.    BEZEROAK ZERBITZU-HARREMANA AMAITZEA. IKASLEAREN BAJA.

10.1.    Bezeroak edozein momentutan amaitu ahal izango du hornitzailearekin duen harremana eta, beraz, ikasleak edozein momentutan hartu ahal izango du baja matrikulatuta dagoen ikastaroan. Horretarako, zentroko zuzendariari idatzizko komunikazio bat helarazi beharko dio.  

10.2.    Matrikulagatik eta materialagatik ordaindutako zenbatekoak ez dira itzuliko, salbu eta bezeroak uko egiten duenean edo hornitzailearen ez-betetze baten ondorioz bezeroak kontratua amaitzen duenean. Ondorioz, bezero batek kontratua aldez aurretik amaitzeak ez dio zenbateko horiek itzultzea eskatzeko eskubiderik emango, ez eta ikastaroaren prezio gisa ordaindutako zenbatekoa ere.
Beraz, hura amaitzearen (edo ikaslearen bajaren) ondore-data ez badator bat baldintza partikularretan ezarritako ordainketa-aldiaren azken eskola-egunarekin, hornitzaileak beretzat hartuko ditu bezeroak jada ordaindu dituen zenbateko guztiak, eta bezeroak ezin izango du inolako kopururik itzultzea erreklamatu, nahiz eta ez dituen aldi horri dagozkion eskola guztiak jaso.  Aitzitik, behin kontratua amaitzean, bezeroak ez ditu ordaindu beharko oraindik sortu ez diren zenbatekoak.

11.    HORNITZAILEAK ZERBITZU-HARREMANA AMAITZEA

11.1.    Hornitzaileak kontratu hau suntsiarazi ahal izango du eta zerbitzuak emateari utzi ahal izango dio honako kasu hauetan: 
i.    Bezeroak ez ditu betetzen kontratuaren arabera bere gain hartutako ordainketa-betebeharrak. 
ii.    Ikasleak diziplinazko faltak izaten ditu edo irakaskuntzari kalte egiten dioten ekintzak burutzen ditu behin eta berriz, eta, eragindako kaltearen ordain gisa, ez du ordaindu ahal izan dituen zenbatekoak itzultzeko eskubiderik.

12.    EZINBESTEKO KASUAK

12.1.    Kids&Us zentro guztiei eragiten dien ezinbesteko kasuren baten ondorioz zentroa ixten bada edo zerbitzuak aurrez aurre ematea ezinezkoa bada, hornitzaileak erabat digitala den eredu bat eskainiko dio bezeroari; edukiak % 100 online izango dira edo eskola sinkronoak emango dira, ikastaroaren arabera.

12.2.    Bezeroari garaiz emango zaio modalitate digitalaren berri, eta horrek ez du ekarriko baldintza partikularretan ikastaroari dagokionez itundutako kontraprestazioa aldatzea.

12.3.    Baldintza orokor horien ondorioetarako, «ezinbesteko kasua» hau da: zerbitzuak ematea eragozten duen eta aurretik jakin ezin daitekeen eta saihetsezina den edozein gertakari, zirkunstantzia, gertakizun edo gertaera (kausa edozein dela ere), betiere ezin zaionean hornitzaileari egotzi eta zerbitzuak emateko ezintasunaren eta aipatutako gertakari, zirkunstantzia, gertakizun edo gertaeraren artean kausalitate-harremana badago.

13.    DATUEN BABESA

13.1.    «Alfa txartela» izeneko dokumentu erantsian, banan-banan adieraziko dira honako hauek: bezeroaren datu pertsonalen, ahotsaren eta irudiaren tratamenduaren arduradunen identifikazioa; bezeroak aldez aurretik ezagutzen duen arduradun jakin bati datu horiek uzte hutsagatik esparru horretan dituen eskubideak; datu horien helburua, kontserbazioa, hartzaileak eta araudiak ezarritako gainerako betekizunak.

Bezeroak informazio gehiago eskura dezake esteka honetan: https://www.kidsandus.es/eu/footer/pribatutasun-politika-eta-informazioaren-tratamendua

14.    LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

14.1.    Espainiako lege komunak arautuko du kontratua.

14.2.    Kontratu honen ondorioz alderdien artean sortzen den edozein gatazka edo desadostasun bezeroaren bizilekuko epaitegi eta auzitegiek ebatziko dute, alderdiei legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez.